Ipuin kontaketa saioa izango da gaur, Erriberako liburutegian, 17:00etan hasita: Marisa Nuñezen Kamila Zebra ipuina kontatuko du Lur Kortak, 4 urtetik gorakoentzat. 30 haurrentzat dago tokia, eta gonbidapenak eskatu behar dira aldez aurretik, liburutegian.