Sagardoetxean doako esperientzia gaur, etorri berriek

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 3a, 00:00

Astigarragan azkeneko bi urteotan erroldatu diren herritarrei, ongietorri oparia egin nahi izan die Udalak: Sagardoetxean doako esperientzia, ordubeteko bisitarekin eta dastaketarekin. Eta horretaz gozatzeko, gaur izango dute azkeneko aukera, 11:00etan edo 19:00etan. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: 943 50 57 01 edo berdintasuna@astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!