Gaur eta bihar izango da aukera, Astigarragan, nekazal makinariari ikuskapen teknikoa (ITVa) egiteko. Perurenako frontoiaren ondoko aparkalekuan izango da gaur, eta Lizeaga sagardotegiaren ondoko aparkalekuan bihar. Bertara gerturatuko da ITVaren unitate mobila. Horretarako, dena den, Irungo ITVra deitu behar da, txanda eskatzeko: 943 62 63 00. Ikuskapena egiteko momentuan ordaindu beharko da, eta 41,88 euro dira traktoreko.