Bihar eta etzi aukera, nekazal makinariari ITVa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

ITVaren unitate mobila, traktore bati azterketa teknikoa egiten.

Perurenan egingo dute ikuskapen teknikoa bihar, eta Lizeaga sagardotegiaren ondoan etzi. Txanda eskatu behar da aurretik, telefonoz.

Bihar eta etzi daukate aukera bailarako herritarrek, be­­­­raien nekazal makinariari ikuskapen teknikoa egiteko (gaz­telaniaz ITV de­na). Izan ere, Astigarragako bi puntutan egongo dira, traktoreei eta bestelako nekazal makinariari azterketa egiten: Peru­renako frontoiaren ondoko aparkalekuan bihar, eta Lizeaga sagardotegiaren ondoko aparkalekuan etzi.

Bi toki horietara gerturatuko da ITVaren unitate mobila, eta Astigarragako zein inguruko herrietako baserritarrei eskainiko die zerbitzua.

Azterketa teknikoa egiteko, hitzordua aldez aurretik

Inguruko baserritar guztiek du­te aukera, beraien makinaria ikuskatzera eramateko; baina horretarako, txanda eskatu behar da aldez au­­rretik: Irungo ITVra deitu be­har da, 943 62 63 00 telefonora. Gainera, gomendatu dute norberak gertuen daukan puntura joatea, denek izan dezaten azterketa egiteko aukera.

Momentuan egin beharko da azterketa teknikoaren ordainketa, esku dirutan: 41,88 euro izango dira, traktoreko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!