2022ko aurrekontua herritarrekin lantzeko zortzi saio egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 1a, 00:00

Saioak bihar hasiko dira Joseba Barandiaran plazan eta auzoz auzo azaroaren 12ra arte luzatuko dira herritarren beharrak ezagutzeko.

Astigarragako Udala 2022ko aurrekontua prestatzen ari da eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatu ditu. Guztira zortzi saio egingo dira, auzoz auzo eta bihar hasiko dira saioak, azaroaren 12ra arte luzatuz.


2022. urteko aurrekonturako ekarpenak egiteko aukeraz gain, saio horietan herritarrek aukera izango dute udal gobernuko kideei eskaerak, kritikak, iritziak eta proposamenak helarazteko. Horrekin batera, Udalaren proiektu, ekimen eta asmoak ezagutu ahal izango dituzte interesa dutenek.


Hauek dira saioen egunak eta lekuak: Bihar erdigunean, Joseba Barandiaran plazan, 12:00-13:00. Etzi, Santiagomendi ekialdean, Ermañan, 18:30. Azaroak 4, Santiagomendi kaxkoan, Plazetxen, 18:30. Azaroak 8, Perurena auzoan, Auzo Biltokian (Auzolan Pilotalekuan), 18:30. Azaroak 9, Ergobian, Ergobiako Plazatxoan, 12:00-13:00. Azaroak 10, Oialumen, Auzo biltokian, 18:30. Azaroak 11, Urumea Berri eta Arrobitxulo auzoak, Kontxa Etxeberria plazan, 18:30-20:00. Eta azaroak 12, Erdigunean, Foru plazan, 16:30-18:00.


Bertaratu ezin dutenek ekarpenak Udalaren webgunean dagoen formularioaren bitartez egin ditzazkete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!