Astigarragako Mintzalagun-ek hainbat aukera eskainiko ditu aurtengo ikasturtean. Astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak... Beraz, interesa duenak izena eman dezake 607 610 687 telefono zenbakian, AEK euskaltegitik pasa edo http://emanizena.praktikatu.eus/ estekan egin daiteke. Helburua euskera praktikatzea eta lagun berriekin euskeraz egitea da.
Lehenengo hitzordua azaroaren 11n, osteguna, 18:00etan, Ikatza tabernan izango da.
AEK-ren Gurasolagun egitasmoko lehenengo jardunaldia azaroaren 16an, asteartea, 16:30etan, Ikastolako jangela txikian egingo da. Partehartzea dohainik da, eta izena ematen dutenen artean hilero-hilero 10 sari-kutxa zozketatuko dira.
Bestetik, AEK-k bi egitasmoen, Mintzalagunen eta zilegi eskolen aurkezpena herritarren aurrean asteazkenean, azaroaren 3an, 18:30etan eta ostegunean, azaroaren 4an, 10:00etan egingo du Kotxaenea kultur-etxe zaharrean.