Okendotegi bidea itxita, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 28a, 00:00

Okendotegi bidea itxita egongo da gaur arte, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, bidea irekita geratuko da. Euskal Trenbide Sareak astelehenean moztu zuen bidea ibilgailuentzat, Urumeako kolektorea berrezartzeko Erbitegi baserria zegoen inguruan. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat ez du eraginik izango, baina maniobrak egitean, langileak bideratuko dituzte bertan dauden herritarrak. Bihartik aurrera irekita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!