'Top Tratu Onen Plana'-ren lehenengo saioa, bihar, Emakumeon etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 00:00

Astigarragako udalak eta Astigarragako emakumeon etxeak antolatuta Top Tratu Onen Plana-ren lehenengo saioa bihar izango da, Arremanitzen eskutik. Emakumeon etxean (Kale Nagusia 23) izango da, 17:30etatik 19:30etara, eta aldez aurretik izena eman behar da, email honetara idatzita emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com. «Emakumeok, egunerokoan ditugun beharrak identifikatu eta norbere buruarekin Tratu Onen Plana aplikatzen joango gara hilabetez-hilabete. Horretarako, saioetan eduki aproposak eta dinamikak eskainiko dira». Taldeak berak, antolakuntzarako beharko dituen ohiturak ezarriko ditu dinamizatzaileen laguntzaz. Esate baterako, saioetan zehar, ezer esan gabe egoteko aukera emanda, etzanda egoteko aukera edukiz, hizkuntza beharrei erantzutea… bakoitzaren nahi eta beharretan arreta jarriz eta taldearekiko begirunean oinarrituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!