Okendotegiko bidea itxita, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Euskal Trenbide Sareak Okendotegi bidea moztu du ibilgailuentzat Urumeako kolektorea berrezartzeko Erbitegi baserria zegoen inguruan. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat ez du eraginik izango, baina maniobrak egin behar dituztenean, langileek koordinatuko dituzte une horretan bertan dauden herritarrak. Bidea itxita egongo da etzira arte, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, bidea irekita geratuko da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!