Erroldatu berri direnei ongi etorri oparitxoa, gaur Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Udalak prestatu du eta ordubeteko bisita eta dastaketa izango da 11:00etan eta 19:00etan eta ordu berean azaroaren 3an.

Astigarragako Udalak, «ongi etorri oparitxoa» prestatu die gaur erroldatu berriei. Sagardoetxeko esperientzia, «ordubeteko bisita eta dastaketa», izango dute 11:00etan eta 19:00etan. Doan da eta 2019ko urtetik 2021eko urrira Astigarragan erroldatu diren norbanako eta familiek edukiko dute parte hartzeko aukera.

Udalak, 2019ko urrian eman zion hasiera ekimen honi; «2018 eta 2019 urteetan erroldatutakoentzat ongi etorri ekitaldia antolatu genuen». Alabaina, ordutik erroldatutakoei ezin izan zaie ongi etorri ekitaldirik eskaini, pandemiak ekarri duen osasun alarma dela eta.

Azaroak 3an ere aukera izango dute gaur agertu ezin dutenek, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan.

Astigarragako Udalak antolatutako ekimen honetan parte hartu nahi duenak, Udaleko elkarbizitza, partaidetza eta berdintasun sailarekin jarri behar du harremanetan. Telefono honetara deitu daiteke: 943 50 57 01 edo helbide elektroniko honetara idatzi: berdintasuna@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!