Euskal Trenbide Sareak Okendotegi bidea moztuko du ibilgailuentzat Urumeako kolektorea berrezartzeko Erbitegi baserria zegoen inguruan.
Oinezkoentzat eta txirrindularientzat ez du eraginik izango, baina maniobrak egin behar dituztenean, langileek koordinatuko dituzte une horretan bertan dauden herritarrak.
Bidea itxita egongo da gaurtik ostegunera arte, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, bidea irekita geratuko da.