Odola emateko zita dute gaur, astigartarrek. Hain justu, Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta, deialdia luzatu dute Astigarragako odol emaileek. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da, Erriberan. Beharrezkoa da aurretik ordua hartzea. Horretarako, 08:30etatik 14:30etara bitartean, deitu 943 00 78 85 telefono zenbakira.