Erriberan, Aitziber Garmendia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

Urriko kultur agendaren barruan, datorren larunbatean, hilaren 30ean, Aitziber Garmendiak Txanogorritxutik otso emera (sei mutil medio) antzerkia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko (helduek 8 eta  adin txikikoek, berriz, 4 euro): Erriberan, arratsaldez;
astigarraga.eus webgunean; edo, bestela, emanaldiaren egunean, Erriberako leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!