Kontzertu ugari bihar, Astigarragako Gazte Asanbladaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 00:00

Astigarragako Emakumeon plazan izango dira biharko bost kontzertuak.

Ez da sarrerarik behar eta ez dago edukiera mugarik. Guztira bost izango dira, bihar kontzertua eskainiko duten taldeak.

Bihar egun osorako programa antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak: alde batetik, Zipotza ekonomikoki laguntzeko eta bestetik,  herriko gazteen musika taldeei bisibilitatea emateko.  Hori horrela, bertan izango dira eguna girotzen Astigarrako bost talde: KDP, Nourthcousin eta Yakolev42, Zuloko Eiders eta Garou, eta Fikzio. 

Bi kontzertu eskainiko dira arratsaldean, eta afal orduan Zipotzan ogi tartekoaz gozatu ostean, gainontzeko hiru taldeek jarraituko dute larunbatari giroa jartzen, 22:30etatik aurrera, «gutxi gorabehera».

Emakumeon Plazan izango dira eskainiko diren kontzertu guztiak, arratsaldeko 19:00etan hasita.  Bertaratzeko deia luzatu dute, Astigarragako Gazte Asanbladako kideek, argi utziz ez dela sarrerarik behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!