Datorren astelehenean izango dute odola emateko zita astigartarrek, oraingoan Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 00:00

Herri Eskolan beharrean, Erriberan egingo dute odol ematea oraingoan.

Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da, eta ohi bezala, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, goizean zehar deituta: 943 00 78 85.

Jarri dute odola emateko hurrengo zita, Astigarragan: datorren astelehenean izango da, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30ak arte. Baina, oraingoan, tokia aldatu dute: Erribera kulturgunean egingo dute, Herri Es­kolako aretoan beharrean.

Bertan odola emateko, orain arte bezala, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, astelehen goizean zehar deituta, telefono zenbaki honetara: 943 00 78 85. Goizeko 08:30etatik 14:30etara izango da horretarako aukera.

Astigarragako Odol Emaileen Elkarteak antolatu du astelehe­ne­ko estrak­zioa, Astigarragako Udalarekin eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta. Eta aditzera eman dute, Covid-19ari begirako neurriak hartzen jarraitu beharko dutela: «badakigu Covid-19aren egoera asko hobetu dela, baina oraindik ere, neurri bereziak hartu behar ditugu, ezarritakoa betetzeko». Era berean, nabarmendu dute, «egoera honetan ere», odola «ezinbestekoa» dela. Eta dio­te, une honetan «erreserbak haunditu» beharra dagoela. Horregatik, odola emateko deia luzatu diete astigartar guztiei: «minutu gutxitan, beste pertsona ba­tzuen bizia salbatu dezakegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!