Afari maridatua etzi, Ipintzan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 00:00

Afari maridatua izango da ostiralean, Ipintzan. 20:30etan emango diote hasiera, eta sagardogile txikiek prestatutako produktuekin, menu goxoa izango da aukeran: aperitifa, muskuiluak sagardotan, bakailu entsalada epela, txipiroiz betetako piperrak, lumagorri oilasko izterra, sekreto iberikoa eta sorbetea etxeko sagar muztioarekin. Txartelak 41 euro balio ditu. Erreserbak egiteko: 688 811 724.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!