Kopa menstrualak, gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 00:00

Astigarragako Udala, kopa menstrualak banatzen ari da urrian zehar, 15 urtetik gorako Astigarragako emakumeentzat. Bihar, Kontxa Etxeberria plazan  jarriko dira eskuragai, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte. Udalak bertaratzeko deia luzatu die astigartar emakumeei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!