Astigarragako Arrobitxulo bidea estutu egingo da gaurtik aurrea, igogailuaren lanen ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 00:00
Arrobitxuloko igogailuko lanak aurrera doaz. Argazkia: Astigarragako Udala.

Astigarragako Udalak aditzera eman du, estuguneak lurreko nahiz bestelako seinaleekin markatuta egongo direla. Edonola ere arretaz ibiltzea gomendatu du.  

Aurrera doaz Arrobitxuloko igogailua eraikitzeko lanak, izan ere, Astigarragako eskolako patioko eta goiko aldeko lanak amaituta daude dagoeneko, eta orain Arrobitxulo aldeko lanei ekingo die Udalak. 

Hau kontutan izanik, Arrobitxulo bidearen errailak estutu egingo dira, gaurtik, obrak amaitzen diren bitartean. Hala ere, Astigarragako Udalak dio estuguneak lurreko nahiz bestelako seinaleekin markatuta egongo direla; «edonola ere, herritarrei eskatzen dizuegu arretaz ibiltzeko gaurtik aurrera, obrak iraun bitartean».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!