Erroldatu berri direnei ongi etorria, Astigarragako Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 17a, 00:00
Sagardoetxean bisita eta dastaketa izango dira aurtengo ongi etorri sariak.

Parte hartu nahi duen orok, Udaleko elkarbizitza, partaidetza eta berdintasun sailarekin jarri behar du harremanetan. 

Astigarragako Udalak, ongi etorri eman die Astigarragan erroldatu berriak diren herritarrei. Horregatik, «ongi etorri oparitxoa» prestatu du eta honakoa da: Sagardoetxeko esperientzia «ordubeteko bisita eta dastaketa». Hau dohainik izango da eta 2019ko urtetik 2021eko urrira Astigarragan erroldatu diren norbanako eta familiek edukiko dute parte hartzeko aukera.

Udalak, 2019ko urrian eman zion hasiera ekimen honi; «2018 eta 2019 urteetan erroldatutakoentzat ongi etorri ekitaldia antolatu genuen». Alabaina, ordutik erroldatutakoei ezin izan zaie ongi etorri ekitaldirik eskaini, pandemiak ekarri duen osasun alarma dela eta.

Honako data hauek jarri dituzte aukeran: urriak 26an, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan; azaroak 3an, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan. Astigarragako Udalak antolatutako ekimen honetan parte hartu nahi duenak, Udaleko elkarbizitza, partaidetza eta berdintasun sailarekin jarri behar du harremanetan. Telefono honetara deitu daiteke: 943 50 57 01 edo helbide elektroniko honetara idatzi: berdintasuna@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!