Gaur aurkeztuko du liburua, Marian Hernandezek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 14a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Todo lo guardo en los ojos liburua aurkeztuko du Marian Hernandez astigartarrak, Juankar Landa olerkari eta gitarra-jotzailearen doinuek lagunduta. Erriberan egingo du aurkezpena, eta Jorge Carrerok gidatuko du saioa. Horrez gain, hilaren 18rako, liburu honi buruzko literatur solasaldia ere antolatu dute liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!