Bihar amaituko da izenemate epea, igandeko mendi irteerarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 14a, 00:00
Erniora igoko dira hainbat astigartar, igande honetan.

Ernio mendira irteera antolatu du Zipotza mendi taldeak, iganderako. Aldez aurretik izena eman behar da, Zipotzan.

Igande honetan, Erniora mendi irteera antolatu du Astigarragako Zipotza mendi taldeak. Goizeko 08:45etan jarri dute hitzordua Zipotzan, bertatik abiatzeko. Ernio mendiaren zailtasun maila erraza dela ziurtatu dute antolatzaileek: 1.075 metro.

Mendi irteerara joateko, aldez aurretik izena eman behar da, Zipotzan, eta biharkoa izango da azken eguna. Mendi taldeak azaldu du, izena ematen dutenen artean antolatuko dutela bertara zenbat kotxeetan joan.

Bazkariari dagokionez, azaldu dute Ernioko Zelatungo bordan bazkaltzea dela asmoa.  Hala ere, «bakoitzaren araberakoa» izango da hori: «norbaitek bazkaria etxetik eraman nahi izanez gero, eraman dezala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!