Bihar ere kopa menstrualak banatuko dira, dohainik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 12a, 00:00

Astigarragako Udala, kopa mentrualak banatzen ari da urrian zehar, 15 urtetik gorako Astigarragako emakumeentzat. Bihar, etzi eta etzidamu kultur etxe zaharrean banatuko dira. 

Doan banatzen ari dira kopa menstrualak, eta emakume bakoitzak bat jasotzeko aukera izango du. Ekimen honen helburu nagusia, emakumeei gailu eroso, ekologiko eta merkea eskaintzea da, «hilerokoarekin daudenerako». Kopa hauek jasotzeko, banaketa puntuetara gerturatzea nahikoa izango da; «baina herriko emakumeek bakarrik jaso ahalko dituzte». 

Banaketa puntuak 
Emakumeon etxean, urriaren 17an egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitartean.  Bihar, etzi eta etzidamu, Astigarragako kultur etxe zaharrean egongo dira, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte. Azken egunak, urriaren 18 eta 22 izango dira, Kontxa Etxeberria plazan egongo dira kopa menstrualak banatzen, 17:00etatik 19:00etara. 

Bi taila eskainiko dira, 'S' taila «erditu ez duten emakumeentzat», eta 'L' taila «erditu dutenentzat». Udalak, bertaratzeko gonbitea luzatu die herriko emakumeei; «zatoz eta har ezazu zurea!».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!