Autodefentsa feminista tailerra, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 00:00

Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Emakumeon Etxeak, larunbat honetarako. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango da, Emakumeon Etxean bertan, Emagin elkartearen eskutik. Izenematea zabalik dago, ema­ku­­meonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita, edo lokalera gerturatuta. «Autodefentsa feministak eta ahalduntze prozesuek ezinbestean behar dute kolektiboak izan. Beste emakumeen bizipenak entzuteak ispilu egiten dio norberari, eta gertatzen zaigun hori ulertzeko eta izendatzeko balio izan digu. Autodefentsa feminista erantzun antolatu bat da, eraso sexisten prebentzioa egin eta haien aurrean nola jokatu behar den argitzeko», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!