Nesken aurkako indarkeriak gai hartuta, egun osoko topaketa prestatu dute larunbaterako

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 00:00
Fátima Djarra aktibistak eskainiko du hitzaldietako bat, topaketan.

Erribera kulturgunean egingo dute Pentsamendu Feminista Topaketaren laugarren edizioa, 09:00etatik 20:00etara, Harituz elkarteak antolatuta. Doakoa da, baina izena eman behar da: encuentrofeministamadejas@gmail.com.

Nesken Nazioarteko Eguna da gaurkoa; eta horren harira, zita garrantzitsua jarri du Harituz el­karteak, larunbat honetarako: Pentsamen­du Feminista Topake­taren lau­ga­rren edizioa egingo dute, egun osoan zehar, Erri­­­bera kulturgunean. Eta aurtengoan, nesken aurkako indarkeriak jarriko dituzte erdigunean.

Bi kazetari ariko dira aurkezle lanetan: Jéssica Murillo, berdintasunean eta genero indarkeriaren interbentzioan aditua; eta Garbiñe San Miguel, EITBko kazetaria. 09:00etan ateak ireki, eta 09:30etan emango diote hasiera topaketari. Lau saio izango dituzte goizean, eta eguerdiko atsedenaren ondotik, beste hiru hitzaldi eta emanaldi bat.

Partehartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik eman behar da izena: encuentrofeministamadejas@gmail.com.

Ostiralean, gainera, Hermanas de los árboles dokumentala jarriko dute, Camila Menéndez eta Lucas Peñafortena. 18:00etan izango da, Erriberan bertan; eta solasaldia egingo dute ondoren.

EGITARAUA - URRIAK 16

09:30-10:00, Inaugurazioa

10:00-11:00, Arantza Campos: Nesken eskubideen urraketa. Garapen jasangarrirako 2030 agenda eta bere 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak.

11:00-12:00, Fátima Djarra: Neska jaiotzearen bekatua herrialde perimetraletan, ezkontza behartuak eta emakumeen mutilazio genitala.

12:30-13:30, Ebbaba Hameida: Gehiengo musulmana duten eta gatazkan dauden herrialdeetan neska jaiotzearen prezioa informazio tratamenduan.

13:30-14:30, Carmen Ruiz Repollo: Pornosozializazioa, haur eta nerabeentzako arrisku faktore gisa.

16:00-17:00, Isabel Guerrero: Sexu-heziketa eta nesken ahalduntzea.

17:00-17:30, Marian Moreno Llaneza: Hezkidetza aldaketa faktore gisa: Skolae proiektua.

17:30-18:30, Mahai ingurua: Nesken eskubideen aldeko lana elkarte mugimendutik. Medicus Mundi Gipuzkoa, Euskal Elkartasun Feminista, 7N Plataforma, Clásicas y Modernas, Save a Girl Save a Generation.

18:30-19:00, Malala Yousafzairen omenezko emanaldia, After Perdicesen eskutik: Guerreras de las palabras.

19:00-19:30, II. eta III. Matazak sarien banaketa, Pilar Vicente de Forondaren eskutik.

19:30-20:00, Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak mugimenduaren liburuen zozketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!