'Locas por las herramientas' ikastaroa gaur, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 6a, 00:00

Paz Carbajosak eskainiko du 'Locas por las herramientas' ikastaroa, gaurtik.

Gaur hasiko da 'Udazkeneko kanpamendua' tailer zikloa ere, Harituz elkarteak antolatuta.

Berdintasunarekin lotuta, bi hi­tzordu jarri dituzte Astigarragan, gaur arratsalderako: Locas por las herramientas ikastaroaren aurreneko saioa eskainiko du­te, Emakumeon Etxean; eta Udazkeneko kanpamendua tailer zikloari ere hasiera emango dio Harituz elkarteak, Erriberan.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Locas por las herramientas ikastaroa, Paz Carbajosaren eskutik; eta hiru ordukoa izango da, 20:00ak arte. Abenduaren 8ra arte egingo dute, eta emakumeei bakarrik zuzenduta dago. Doakoa da ikastaroa, baina parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, emakume­onetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Harituzek, berriz, hiru tailerreko zikloa antolatu du urrirako, Erribera kulturgunean. Saio horietan, hainbat gai aztertuko dituzte, ikuspegi feministatik, Sko­lastikaren eskutik. Gaurkoa izango da aurrenekoa, Mujeres dibujan mujeres: biografías en comic, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo dute. Hurrengo biak, datozen bi asteazkenetan izango dira, ordutegi be­rean: Mascotas y literatura, urriaren 13an; eta E(ra)gile afroamerikarrak, hilaren 20an.

Doakoak izango dira tailer guztiak, baina izena eman behar da, emailez, helbide honetan: astiharituz@gmail.com. Edonola ere, tailerrak bertatik bertara jarraitzeaz gainera, aukera izango da internet bidez zuzenean ikusteko ere; eta sa­ioa­ren ondoren, Skolastikaren YouTubeko kanalean jarriko dituzte ikusgai, osorik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!