Harituz elkarteak antolatuta, gaur emango diote hasiera Zaintzailea zainduz tailerrari. Laguntza eta atseden tailerra izango da, eta bi txandatan egingo dute: arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara aurrenekoa, eta 18:00etatik 20:00etara bigarrena. Bigarren saio bat ere izango du tailerrak, urriaren 19an, hori ere bi txandatan eta ordutegi berean. Partehartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik: 630 678 474 telefonoan, edo astiharituz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.