Emakumeon Etxea inauguratu da

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00
Plaza erdian erre zituzten esanahi ezberdinak zituzten paperak.

Emakumeon Etxea inauguratu zuten pasa den larunbatean, Astigarragan, Joseba Barandiaran Plazan. Irekiera ekitaldia ederra izan zen; besteak beste, pailazoa, akelarrea eta musika emanaldiak izan ziren. Udaleko ordezkariek proiektuaren berri eta xehetasunak eman zituzten eta jarraian, Klown Pantxineta  ikusteko aukera izan zen, Saioa Aizpuruaren eskutik. Sorginbandak eskaini zuen batukada eta Petra taldearen kontzertua ere eskaini zen herritarrentzat. Akelarre ikuskizunak eman zion amaiera inaugurazio ekitaldiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!