Zabalik dago 2022ko udal egutegiko argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

'Astigarraga' da aukeratu den gaia.

Gaia "Astigarraga" da eta argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 22a izango da. Egutegia abenduaren 15etik aurrera banatuko da.

Udalak martxan jarri du 2022ko Udal Egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Gaia Astigarraga da eta argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 22a izango da. Lehiaketan parte hartzen duten argazkien artean epaimahaiak 13 argazki hautatuko ditu. Argazki irabazlea egutegiaren azalean agertuko da eta 150 euroko erosketa bonoa jasoko du.

Beste 12 argazki finalistak egutegiaren hilabeteetan agertuko dira eta argazkiko 80 euroko erosketa bonoa jasoko dute,.Partehartzaile bakoitzak gehienez ere 300 euroko bonoa jasoko du. Erosketa bonoa 2021eko abenduaren 31 baino lehen Astigarragan kokatutako denda, jatetxe, zerbitzu edo enpresaren batean erabiltzeko izango da.

Argazkiak Erribera Kulturgunean aurkeztu daitezke pen-drive batean edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidali urriaren 22a baino lehen. (Entrega-orriarekin batera).

Informazio gehiago 943 33 50 64 telefono zenbakian lortu daiteke.

Erabakia azaroaren 5ean ezagutuko da

Egutegia egiteko argazki lehiaketa edonori irekita dago, adin zein jatorri mugarik gabe. Partehartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzake, etzanak izan behar dute, JPG formatuan, 5 Mb eta 8 Mb bitarteko pisuarekin eta DIN-A4 neurrirako.

Kultura batzordeko kideek egingo dute argazkien aukeraketa argazkilaritzan aditua den norbaitekin batera. Epaimahaiak argazkien kalitatea, originaltasuna eta gai aniztasunaren arabera egingo du aukeraketa.

Epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa azaroaren 5ean egingo da eta argazkiak jasoko dituen 2022ko udal egutegia abenduaren 15etik aurrera Astigarragako udaletxean, Erribera Kulturgunean eta Astiko merkatarien elkarteko bezeroen artean banatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!