XXIgarren Sagar Uzta izan zuten igandean, Astigarragan. Sagarra bildu zuten Sagardoetxeko sagastian eta ondoren, sagarrak Foru Plazara eraman zituzten sagar biltzaileekin eta trikitilariekin. Jarraian, astigartar txikienen laguntzarekin, sagar muztioaren elaborazioa egin zuten eta, gero, aipamen berezia egin zieten herriko lau baserritarrei. Azkenik, topa herrikoi jendetsuarekin amaitu zuten egitaraua.