Laguntza eta atseden tailerrak antolatu ditu Harituzek, Udalaren laguntzarekin. Asteartero egingo dituzte saioak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Erriberan. Hori horrela, herritarrek bihar dute tailerrerako hitzordua. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea: 630 678 474 telefono zenbakira deituta (Isa) edo, bestela, astiharituz@gmail.com helbidera idatzita.