XXIgarren Sagar Uzta izango dute gaur, Astigarragan. Goizeko 11:00etan, sagar bilketa eta muztioaren elaborazioa egingo dute. Sagardoetxeko sagastian hasiko dute ekintza eta, ondoren, sagarrak Foru Plazara eramango dituzte sagar biltzaile eta trikitixaren laguntzarekin. 12:30etan, sagar muztioaren elaborazioa egingo dute eta, gero, 13:00etan, aipamen berezia baserritarrei eta topa herrikoia sagar muztioarekin.