Ikusgai dago 'Astigarraga' aldizkariaren 40 urteko kultur ondarea

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 26a, 00:00

Astigarragako herria. Argazkia: Antton Ibañez Arka

Antolatutako erakusketa urriaren 1etik 15era egongo da Erriberan, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

40 urte bete dira dagoeneko, Astigarraga aldizkaria sortu zenetik. Hori dela eta, urte horietan   bildutako balio haundiko dokumentuen eta materialen erakusketa antolatu dute, eta Erriberan egongo da ikusgai, urriaren 1etik 15era bitartean. Goizez zein arratsaldez izango da bisitatzeko aukera, goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Dokumentazio lan haundia egin dute, eta erakusketak ikusgai izango dira, besteak beste, orain arte argitaratutako aldizkari guztiak, bosturteko bakoitzean kaleratzen diren sei aldizkari bildumak, eskuz idatzitako aldizkariaren hasierako lehen maketa originalak, eta abar.

Erakusketan, gainera, 40 urte historia egiten bideoa ere erakutsiko dute. Ikus-entzunezkoan ageri dira webguneko edukiak eta Santiago ermitaz egindako bisita didaktikoari buruzko edukiak. Hori ez ezik, bisitariei aurreko urteetako aldizkariak hartzeko aukera ere emango diete, aldizkariaren bilduma osa dezaten.

40garren urteurrenaren harira, hauxe aipatu dute aldizkariko arduradunek: «ondare historiko eta kultural hori bildutako historia guztiaren fruitua da, eta gure herria gozatzeko eta aberasteko asmoz eskaintzen dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!