Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian lelopean, joan den ostegunean eman zioten hasiera Mugikortasun Asteari. Horren barruan, bizikletari buruzko mekanika ikastaroa izango da gaur, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, kultur etxe zaharreko tailerrean.
Bizikume emakume txirrindularien komunitateak antolatutako saioa da, eta edonork parte har dezakeela aurreratu dute. Dena den, izena emateko epea irailaren 17an bukatu zen.
Bihar, Mugikortasun Asteko azken jarduera izango da. Gaurko saioko jarraipena egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.