Sexu esplotazioaren eta emakumeen eta haurren trafikoaren aurkako nazioarteko eguna da etzi, irailaren 23an. Horren bueltan, Violeta kontzertua zegoen aurreikusita egun horretarako. Erriberan zuten hitzordua, arratsaldeko 18:00etan.
Edonola ere, Harituz Elkarteak jakinarazi du ikuskizuna bertan behera gelditu dela. Izan ere, abeslari argentinarrak ezinezkoa izan du Espainiara sartzea. «Egungo osasun egoera dela eta, indarrean dagoen araudiak galarazi egin dio herrialdera sartzea», aipatu dute Harituzekoek.
Ezinezkoa izan da beste emanaldi bat antolatzea
Harituzeko kideek adierazi dute beraien asmoa zela beste ikuskizun bat prestatzea. Dena den, «denbora faltagatik», ezin izan dute ezer antolatu.