Zaporeak proiektuaren aldeko egun solidarioa antolatu dute gaur, Joseba Barandiaran plazan. 10:00etatik 17:00etara, Mikel Caballerok egindako taco mexikarrak eskainiko dituzte, Bereziartua sagardoarekin. Elikagai bilketa ere egingo dute, Eroskin: lekaleak, arroz luzea, pasta, ekilore-olioa eta espeziak.