Mundialean ariko da Azparren, bi probetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 18a, 00:00

Azparren tropel buruan, Europakoan.

23 urtez azpikoetan, erlojupekoa eta errepideko proba lehiatuko ditu Xabier Mikel Azparrenek, Flandrian.

Europako Txapelketatik, Mundu­kora egingo du zuzenean Xabier Mikel Azparren astigartarrak. 23 urtez azpikoetan aritzeko aukeratu du Espainiako hautatzaileak, eta oraingoan, bi probak lehiatuko ditu, gainera: erlojupekoa eta errepideko proba.

Flandrian (Belgika) izango dira Munduko Txapelketak aurten, eta datorren astean jokatuko dira. Astelehenean bertan izango du erlojupeko proba Azparrenek, etzi. 30 kilometroko ibilbidea izango du, Dammen hasi eta Bruggen bukatuta.

Errepideko proba, berriz, ostiralean jokatuko da, irailaren 24an. 161 kilometroko proba gogorra izango dute txirrindulari gazteek, harbideak eta aldapa labur bezain pikoak tarteko. Proba horretan, taldekide izango ditu honako bost txirrindulariak, Azparrenek: Juan Ayuso, Marc Brustenga, Raul Garcia Pi­erna eta Pau Miquel.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!