Gaur, goizean goiz, motorista batek istripu larria izan du Astigarragan. Oreretako noranzkoan gertatu da, G1-2132 karreteran. Ertzaintzak adierazi duenez, bidetik atera eta horma baten kontra hartu du kolpea. Ezustekoaren ondorioz, larriki zauritua dago gidaria. Dena den, momentuz, ez dute informazio gehiago helarazi gertatutakoaren gainean.