Adarrara joateko, gaur arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 00:00

Irteera antolatu du Zipotza Mendi Taldeak, iganderako. Gaur arte apuntatu daiteke.

Oporretatik bueltan, antolatu du ikasturteko aurreneko irteera, Zipotza Mendi Taldeak: Adarra mendira joango dira igandean, 08:45etan Zipotzatik abiatuta, kotxeetan. Eta irteeran parte har­tu nahi duenak, gaurkoa du izena emateko azkeneko eguna: Zipotzan, edo zipotzamenditaldea@gmail.com helbidean.

13 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute, Besabitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!