'Ziklikoki bizitzen' solasgunea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 00:00

Ziklikoki bizitzen izeneko solasgunea antolatu du Emakumeon Etxeak, lau saiotan; eta gaur arratsaldean izango da aurrenekoa, 17:00etatik 19:00etara. Bere lokalean izango da (Joseba Barandiaran plaza), eta aurreneko saioan, emakumeen gorputzari eta hilerokoari buruz ariko dira: prozesuaren ezaugarriak, odola baino haratago, ziklo osoa eta faseak, autobehaketarako tresna praktikoak... Parte hartzeko, aldez aurretik apuntatu behar da: emakumeonetxea.asti­garraga@gmail.com. Zaintza zer­bitzua eskatzeko, 648 417 157 telefonora deitu behar da. Urriaren 15ean, azaroaren 19an eta abenduaren 17an izango dira beste hiru saioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!