Astelehenean hasi ziren Astigarragako Murgia Jauregiaren aurreko plaza eta Amarrandegi kaleko garajeetarako sarbideak egokitzeko lanak, eta 20 bat egun iraungo dutela azaldu du Astigarragako Udalak.
Horrez gain, Udalak jakinarazi du Amarrandegiko bizilagunek eta Murgiako jauregiak hitzarmena egin dutela lur-eremu horren obrak eta mantenua arautzeko.
Zoladura berritu eta garajeetako aldapak asfaltatuko dira. Lan hauek gainera, 24.444 euroko kostua izango dute, eta Acuña S.A da lanak burutuko dituen enpresa. Beraz gogoratu, lanak hasiak direla eta eremu hori moztuta dagoela. Horrez gain, obrak 20 bat egun iraungo ditu.