Familientzako tailer ezberdinak eskainiko dira gaurtik hasita, Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 00:00
Martxan dira Sagardoetxeko udazkeneko tailerrak.

Tailer hauetan parte hartzeko aldez aurretik erreserba egitea derrigorrezkoa da sagardoetxea.eus webgune bidez edo 
943 55 05 75 telefonora deituta. 

Gaur emango zaie hasiera Sagardoetxeako udazkeneko tailerrei. Udazkena sagarrak bildu eta sagar muztioa egiteko garaia da, urtarrilean dastatuko den sagardo berria ekoiztu ahal izateko. Sagardoa eta muztioaz gain, sagarrarekin eratorri ezberdinak egiteko aukera ere eskaintzen dute tailerrek, hala nola, sagar dultzea, konpota, sagar deshidratatua...

Gaur, familiartean pasatzeko bi tailer eskainiko dira. Lehena Etxeko sagardoa familian izango da, arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera tailerrari eta 20:00ak arte iraungo du. Egoitz Zapiainek emango du saioa. Bigarren saioa ordu berean izango da, hau da, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta 20:00etan amaitu. Bertan sagar muztioa egingo da familian eta tailer hau ere Egoitz Zapiainek gidatuko du. 

Datorren asteetan gehiago
Hilaren 22an, Sagardo dultzea familian tailerraz gozatzeko aukera izango dute Astigarragako hainbat familik, eta irakaslea Josu Osa izango da. Hilaren 29an ere, beste tailer bat eskainiko da, baina hau Sagardoetxearen eskutik eskainitakoa. Sagar deshidratatuari buruz jardungo dute bertan. 

Asteburu honetan, ez dute aspertzeko tarterik izango astigartar familiek. Izan ere, Sagarrari zukua atera familian! tailerra antolatu da, larunbat zein iganderako. Sagardoetxearen eskutik izango da. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute, 5 eta 17 urte bitartekoek, 2 euro, eta azkenik 4 urte arteko haurrak doan sartuko dira. Hainbat txanda egingo dira asteburuan: larunbatean; 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00etan. Igandean berriz, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. 

Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako sartu sagardoetxea.eus webgunean eta bertan eman izena edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 55 05 75.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!