44 Irun hiriko Kutxa Literatura Sarietan, euskerazko eleberria irabazi du Astigarragan bizi den Alaine Agirrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Parte hartze markak hautsi dira 2021eko Irun Hiria Kutxa Literatura Sarietan, eta irabazleetako bat izan da Astigarragan bizi den Alaine Agirren bermeotarra, Karena izeneko lanarekin. 

Pasa den larunbatean, 2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44garren edizioa ospatu zen, eta guztira 1.675 lan aurkeztu dira. Gaztelaniazkoa 971 lan aurkeztu ziren, eta gaztelaniazko olerkiak 643. Euskerazko 25 eleberri izan ziren aurkeztutakoak eta 36 olerki. Euskerazko eleberrien saria, Alaine  Agirre Garmendiak irabazi du, izatez Bermeokoa baina gaur egun Astigarragan bizi da. 25 parte hartzaile izan dira euskerazko eleberrietan, eta Alaine Agirreren Karena eleberria saritu dute. 25.000 euroko saria irabazi du, trofeoarekin batera. Felipe Juaristi, Jon Marín Etxebeste, Jon Kortazar, Arantza Urretavizcaya eta Joxe Mari Iturralde izan ziren  Euskerazko eleberriko epaimahaikideak. Gainontzeko irabazleak honakoak izan ziren: David Franco, Pablo Luque eta Leire Vargas. 

2019ko edizioarekin alderatuta eta kopuru osoari dagokionez, 1.103 lan gehiago aurkeztu dira aurtengo edizioan, %193 gehiago, hain justu. Eleberri modalitatean, gaztelaniaz gehiago izan dira, %230, hau da, 677 lan gehiago aurkeztu dira. Euskeraz berriz, 5 lan gehiago aurkeztu dira pasa den edizioarekin alderatuta. Olerkian, gaztelaniaz 404 lan gehiago eta euskerazkoetan 17ko gehikuntza egon da. 

Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru haundiena, %14. Oso segidan, Euskadiko eta Andaluziako lanak daude, %9arekin bakoitza.

«Atzerriko lanak»
Antolatzaileek azaldu dute, azpimarratzekoa izan dela atzerritik etorritako lanen parte hartzea; «%39a izan da, aurreko edizioan %22 izan zen. Guztira parte hartu duten atzerriko herrialdeak, 38 izan dira, azken edizioan baino 13 herrialde gehiago, eta oso pozik gaude». Honako herrialde hauek izan dira: Argentina 146 lan eleberria eta olerki, Mexikotik 107, Colonbiatik berriz 84 lan. Hego Amerikak jarraitzen du lan gehien bidaltzen, «nahiz eta azpimarratzekoa den Europakoen presentzia». Hauen artean Frantziako 10 lan, Erresuma Batuko 9 eta Alemaniako 8 azpimarratu dituzte. 
Emaitza baikor hauek ikusita, parte hartzen duten lanen, bai Espainiako estatukoen eta bai atzerrikoen, «gehikuntza haundi samarra nabarmendu dugu» diote antolatzaileek. 

Antonio Colinasi, omenaldia
Horrez gain, Kutxa Fundazioak azaldu du, larunbateko ekitaldian Antonio Colinasek omenaldia jaso zuela, «bere literatur ibilbideagatik eta azken 50 urteetan epaimahai gisa egindako lanagatik eskertza jaso zuen eta garaikur bat». 1970 urtean, Irun Hiriko poesiako saria jaso zuen Antonio Colinasek. Sari hauen lehen edizioa izan zen, eta orduz geroztik, Antonio Kutxa Irun Hiria Literatur Sariei lotuta egon da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!