Mugi Astigarraga sortu zen joan den uztailean, autobus zerbitzu publiko duinaren aldeko herri plataforma. Autobus publiko duinaren aldeko sinadura bilketa abiatu zuten uztailaren 22an, azken aldaketek ekarritako murrizketak salatzeko.
Orain arte, 16 urtetik gorako 1.400 astigartarrek baino gehiagok adierazi diote atxikimendua plataformaren eskaerei. Horri jarraipena emateko, atzo jarri zuten mahaia Joseba Barandiaran plazan. Gaur, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean ere sinadurak bilduko dituzte, Erriberan. Eta, asteazkenean, hilaren 15ean, Joseba Barandiaran plazan izango da sinatzeko aukera, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, herriko beste hainbat saltokitan eta tabernatan ere sinatu ahal izango da.