'Antzerkia barrutik' saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Gaur emango diote hasiera, Erribera kulturgunean, Antzerkia barrutik proiektuari. Tarara antzezlanaren entsaioei ekingo diete, eta gaurko saioan aurkeztu eta horren inguruan komunitatea osatu nahi dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da hori. Partehartzaileek, aukera izango dute sorkuntza prozesua eta antzezleen lana bertatik bertara ezagutzeko. Udazkenean izango diren entsaio batzuetan egongo dira, eta abenduan Tarara antzezlanaren entsaio orokorrerako gonbidapena jasoko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!