Hezitzaile bila dabil Herri Eskolako Guraso Elkartea, eskolaz kanpoko ekintzetarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 00:00

Lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du, ikasturte honetan sortu daitezkeen beharretarako. Irailaren 26ra arte dago aukera.

Hezitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak, eskolaz kanpoko ekintzetarako. Lan poltsa hori baliatuko dute, 2021-2022 ikasturte honetan sortu daitezkeen beharretarako, honako hiru arloetan: antzerkia, eskulanak eta eskola kirola.

Ekintza horiek arratsaldetan izango dira, ordubeteko bi txandatan banatuta. 16:45etan hasi eta 17:45ak arte izango da aurrenekoa, eta 18:00etatik 19:00etara bigarrena.

Lan poltsan izena emateko, Curriculum Vitaea bidali behar da, euskeraz, helbide elektroniko honetara: gurasoelkartea@as­tieskola.eus. Mezuaren gaian bertan aipatu behar dira Lan poltsa hitzak eta izen-abizenak. Mezuan, berriz, adierazi behar da zein ekintzatan parte hartu nahiko lukeen.

Irailaren 26ra arte dago epea, eskaerak aurkezteko. Eskolaz kan­poko ekintzetan hezitzaile gi­sa aritu nahi dutenek, beraz, ordura arte dute aukera, email bidez harremanetan jartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!