Eskubaloia gustuko dutenentzat edo kirol honetan interesa dutenentzat, ate irekiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Deialdia luzatu diete 2006, 2007, 2008 edo 2009 urteetan jaiotakoei. Ostiralean, irailaren 3an, izango da lehenengo saioa; eta bigarrena, berriz, irailaren 10ean. Biak ordu eta leku berean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegian. Informazio gehiagorako idatzi astigarragakomundarrofke@gmail.com helbidera.