Gaur Ertzaintzak 500 pertsonatik gorako legez kontrako festa bat desegin du Astigarragan. Guztira 150 lagun identifikatu dituztela aipatu du Ertzaintzak. Goizeko 1:30etan bertaratu da Ertzaintza festa burutu den gunera, auzokoen deia jasota. Bertara heldu eta baserri kanpoan gazte «mordoa» aurkitu dituzte. Horrez gain, azaldu dute autobus pribatuak, taxiak eta ibilgailu partikularrak zeudela.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da eta ikerketa administratiboa irekiko du, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren legea urratzeagatik.