Martindegiko 'OnEin' kontserbak gaur gauean, 'Altxa Txapela' saioan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 22a, 00:00

'OnEin' kontserben negozioa Begoña Villarren da. Gaur ordea Begoñaren alabak hartuko du lekukoa, 'Altxa Txapela' saioan.

Txapela jokoan eta 2.000 euroko saria lau ekoizleren artean jokatuko da. Gaur gaueko 22:00etan emitituko da saioa, ETB1en.  

Gaurko Altxa Txapela saioan marmelada izango da protagonista nagusia. Joseba Arguiñanok aurkeztuta, lau marmelada ekoizle lehiatuko dira merkatuan, 2000 euroko saria eta txapela etxera eramateko. Gaueko 22:00etan emango zaio hasiera saioari ETB1en. Parte hartzaileek, gainerako partaideak baloratuko dituzte eta honakoa aurkeztu beharko dute: marmelada bat, plater landu bat eta packaginga.

Parte hartzaileen artean, Martindegi auzoko OnEin kontserbak dago, eta Aitziber Errazkin  hernaniarra izango da OnEineko ordezkaria. Informatikaria izateari utzi eta lurrarekin zerikusia duen ogibide bati ekin zion Aitziberrek. Bere amak hasi zuen negozioa, eta harro esaten du bere kontserbak ehuneko ehun ekologikoak direla.

Lehiaketa honetan, OnEin kontserbak eramango duen kolorea urdina izango da eta honakoa aurkeztuko dute lehiaketan: «Packaginga baloratzeko produktuen aukeraketa. Gure marmelada laranja eta jengibrea lehiaketarako. Azkenik, gure platera ondokoa izango da: zapoa tomate eta albaka marmeladaren gainean OnEin eta germinatuen entsalada (Karabeleko) fruitu lehorren ozpinekin.

ETB1en ikusteko aukerarik izan ezean, etb.eusen ere emitituko dute Altxa Txapela saioa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!