Espainiako Vueltak aurrera jarraitzen du, eta Xabier Mikel Azparren astigartarra bertan dabil. Pasa den astean zehazki, argi zuen ez zuela bere debuteko itzuliaren lehen aukera pasatzen utziko eta igandean harrapatu zuen irteerako banderatxoaren ondoren. Hori kontutan izanik, ihesaldiko protagonista izan zen errepideko lehen etapan.
Azparrenek azaldu du ilusioz hartu zuela lehenengo eguneko ihesaldia; «gainera hurrengo etapetarako beste taldekide batzuekin genituen planetan kokatzen zen ideia hau, esan daiteke adostutako zerbait izan zela. Hala ere, gauza bat esatea da, eta beste ezberdin bat hori egitea».