Ez dira gaur egingo aireko linea elektrikoa kentzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 21a, 00:00

Kableak kentzeko hiru garabi jarriko dira: bi Anuska auzoan eta bat Galtzaurren.

Azken orduko arazoak direla eta, gaur egitekoak ziren lanak datorren astean egingo direla azaldu du Astigarragako Udalak.

Gaur Iberdrolak Anuska auzoa zeharkatuz Santiagomendiko ur biltegitik hilerrira airetik doan tentsio erdiko linea kentzeko lanak egin behar zituen.

Baina azken orduko arazoak medio, Astigarragako Udalak azaldu du gaurko antolatuta zeuden lanak hurrengo astean egingo direla, eta aipatu dute aurrez jakinaraziko dela noiz egingo diren.

Airetik doan tentsio erdiko kableak kentzeko hiru garabia haundi jarriko dira; «bi Anuska auzoan eta hirugarrena Galtzaur kalean». Ondorioz, hainbat aparkaleku hustu egin beharko dira bezperan. Horrez gain, berriro azpimarratu du Astigarragako Udalak kableak kentzeko lanak zein egunetan egingo diren zehaztu bezain laister jakinaraziko diela herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!